Tolosa Goierri
Neguko Goizak lagunartean ludotekan izena emateko epea ireki duteA. N.
berastegi.
Ostirala, 28 azaroa 2025, 20:44
Gabonetako oporretarako 'Neguko Goizak lagunartean' ekimena antolatu du Berastegiko Udalak aurten ere. Abenduaren 22, 23 eta 26, eta 29tik 31ra eta urtarrilaren 2tik 5era izango da, 10:00etatik 13:00etara. Ludoteka zerbitzua 2014 eta 2023 bitartean jaiotako haur eta gaztetxoei zuzendua egongo da. Ordaindu beharreko kuota 31 eurokoa izango da haur bakarrarentzako, 53 euro bi haurrentzako, 70 euro hiru haurren kasuan eta 83 euro lau haurrentzako.
Izena emateko orriak udal-bulegoetan eta liburutegian daude eskuragarri. Online ere egin daiteke, Muñagorri eskolako ikasleek jaso duten mezuaren bidez.
Informazio gehiagorako Udaleko Gazteria teknikariarekin harremanetan jarri behar da, 688 681 952 telefono zenbakira deituta edo gaztedia@berastegi.eus helbide elektronikora idatzi. Izena emateko epea azaroaren 30an amaituko da, igande honetan.
Euskara Berastegin
Datozen urteetan euskararen inguruan sortuko diren erronkei erantzuteko plangintza bat osatuko du Udalak, herritarrekin elkarlanean. Herrian euskarak bizi duen egoeraren argazkia egin nahi dute datozen urteetan egin beharreko ekintzak diseinatzeko. Horretarako, datorren astelehenean, abenduaren 1ean, bilera irekia egingo du balio anitzeko gelan, 18:30ean.