Tolosa Goierri
'Neandertalak' erakusketa Anduetza parketxeanJ. ZABALA
ZEGAMA.
Ostirala, 31 urria 2025, 20:19
Anduetza parketxean ikusgai dago 'Neandertalak' erakusketa azaroaren 16ra arte, ostegunetik igandera, 10:00etatik 14:00etara. Bizkaia Arkeologia Museoak sortutako erakusketa honek Euskal Herriko Neandertalen mundu liluragarria ezagutarazten du, haien biologia, bizimodua, bilakaera eta desagertzearen arrazoiak azalduz.
Erakusketa, Arlanpe, Axlor, Lezetxiki, Aranbaltza eta Labeko Koba bezalako aztarnategietako aurkikuntzetatik abiatuta, Neandertalen bizitza, ehiza-tresnen berrikuntzak, teknologiaren garapena, suaren erabilera, lehen eraikuntzak eta adierazpen sinbolikoaren jatorria erakusten ditu. Helburua da ondare horren garrantzia hausnartzea eta hurrengo belaunaldiei transmititzeko moduak aztertzea.
Bisitariak gerturatzera gonbidatu dituzte antolatzaileek.