Borrar
Erbi Ameslariak taldea erronkaren amaieran. Wop Challenge

Ikaztegieta

«Nahiko gogorra egin zitzaigun, batez ere gaueko etapak»

Erbi Ameslariak taldean parte hartu zuen Mariaje Maiz ikaztegietarrak Wop Challenge elkartasun erronkan

Amaia Núñez

Ikaztegieta

Ostirala, 24 urria 2025, 20:58

Comenta

Lehen aldia zen mota honetako erronka batean parte hartzen zutena eta, zailtasunak zailtasun, amaitzea lortu zuten. Mariaje Maiz ikaztegietarrak Erbi Ameslariak taldearekin parte hartu zuen hilabete honen hasieran ospatu zen Wop Challenge erronka solidarioan. Hamar emakumek osatutako taldea zen eta bi egunetan beraien artean «oso ondo» moldatu zirela azpimarratzen du.

Ideia Mariajeren entrenamenduetako langun Elena Hidalgori otu zitzaion. Lasterketa eta korrika-erronkatan parte hartzeko ohitura du eta aurten Wop Challenge proban parte hartzea pentsatu zuen. Taldeka egin beharreko bi eguneko errelebo-lasterketa da. Erbi Ameslariak taldea aurretik sortua bazuen ere, berreskuratu eta lasterketetatik ezagutzen zituen korrikalariei proposatu zien parte hartzeko. Elena eta Mariajerekin batera zeuden Itxaro Mendizabal beasaindarra, Idoia Esnaola, Marisa Guerrero, María Barceló, Begoña Puertas, Maria Jesus Castro, Montse Fernández eta Vanesa Bahon. Guztientzat lehen aldia zen, baina oroitzapen «oso polita» gordetzen dute.

«Dena berria zan guretzako eta, niri behintzat, ezustekoan hartu ninduen», onartzen du Maizek. Hemezortzi etapa ziren, larunbata eta igandea bitartean osatu beharrekoak, egun eta gauez. «Wikiloken daude guztiak, baina etapa bakoitza ez dago señalizatuta», azaltzen du. Bakoitzak bilatu behar du bidea, GPSaren bidez. Mariajek hirugarren etapa egin zuen bere lehenengo txandan. «Aurkitu nin-tzen galduta. Denbora guztian egon behar duzu erlojuarekin edo mobilarekin gidatzen. Azkenean, niretzat, gehiago da orientazio proba bat».

Ingurua ezagutzen ez zutenez, «nahiko gogorra» egin zitzaien. Mariajek, momenturen batean, atzetik zetorren eta bidea ezagutzen zuen beste talde bateko korrikalariari itxaron ziola ere onartzen du. Zailtasun horri gaueko etapak gehitu behar zaizkio. Erbi Ameslariek gauean binaka egitea erabaki zuten. «Nik uste nuen ez genuela bukatuko. Baina bukatu genuen eta super kontentu», dio harro. «Eta gure artean oso ondo moldatu ginen», azpimarratzen du.

Azkenean, taldekide bakoi-tzak bizpahiru etapa osatu zituen. Mariajek berrogehitabost kilometro egin zituen, bakarka zein Itxaro beasaindarrarekin gauean, «horrela erlojuak nola funtzionatzen zuen ere ikasteko». Hala ere, bere ustez meritu gehien duena Maria Barceló kataluniarra izan da. «Ostiralean 64 urte bete zituen eta wop-en 64 kilometro egin zituen. Begok eta berak gaueko bi proba egin zituzten elkarri lagunduz, eta eguneko probatan ere bina egin zituzten».

Bizkaia osoari itzulia eman ondoren, Bilbon amaitzen zen proba. «azkeneko bi edo hiru kilometroak denak batera eginez bukatu genuen. Oso polita izan zen. Hunkigarria». Diotenez, euren helburua erronka amaitzea zen eta kortea baino ordubete lehenago iristea lortu zuten. «Azkenean polita izan zen», aitortzen dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Nahiko gogorra egin zitzaigun, batez ere gaueko etapak»

«Nahiko gogorra egin zitzaigun, batez ere gaueko etapak»