Borrar
Proiekzioak, hitzaldiak, argazki erakusketak eta mendi irteera izango dira aurtengo Mendi Astean Ormaiztegin. Udala

Ormaiztegi

Mendiaren espiritua bueltan izango da gaurtik aurrera XXVII. Mendi Astearekin

Igandera bitartean, naturarekiko pasioa eta abentura partekatua izango dira protagonista herriko Mendi Astean

Astelehena, 10 azaroa 2025

Comenta

Azaroaren lehen egun hauetako hotzarekin batera, mendizaleen grinaz berotzen hasia da Ormaiztegi. Aurten XXXII. edizioa betetzen duen Mendi Astea ospatzen da herrian, gaurtik igandera bitartean. Urtez urte, ekimen honek mendiaren kultura eta balioak zabaltzeko topagune bihurtu du herria, eta aurten ere ez du hutsik egingo: dokumentalak, hitzaldiak, irteerak eta erakusketak bilduko ditu, guztiak euskaraz eta herri giroan.

Mendia ez da soilik tontor bat igo eta jaitsi. Mendia esperien-tzia bat da: natura, laguntasuna, erronka eta isiltasuna uztartzen dituen bizimodu bat. Horixe da Mendi Asteak urtero gogorarazten duena, eta aurten, gainera, programak maila handiko proposamenak dakartza.

Gaurko saioarekin emango zaio hasiera ekitaldiari, Aloña Mendi Espeologia Taldearen 'Zuloan zu?' dokumentalarekin. Arantzazuko santutegiaren inguruan dagoen kobazulo baten esplorazioa du ardatz, eta istorio harrigarri baten bidez, ikusleak lur azpiko mundu misterio-tsu horretan murgiltzen ditu. Filmak ez du soilik teknika edo kirola erakusten; barne-bidaia ere bada, iluntasunean motibazioa eta indarra berriz aurkitzeko istorio bat. Lan honek nazioarteko aitorpena ere jaso du: Bartzelonako 7ª Nit de la Imatge Subterrània 2024 jaialdian lehen saria irabazi zuen.

Bihar, Mikel Lizarralde izango da protagonista. Bere dokumentalean, 'Zazpi. Kontakizun bat tontorrez tontor', gaixotasunari aurre egiteko mendia bilakatu du bidelagun. Esklerosi anizkoi-tzarekin bizi den mendizaleak Euskal Herriko zazpi lurraldeetako tontorrik garaienak igo zituen, 300 kilometro baino gehiagoko ibilbidean. Bidaia horretan, mugak ez dira fisikoak bakarrik: mentala, emozionala eta espirituala ere bada. Filmak jaso du 2024ko Mendi Film jaialdiko euskarazko film onenaren saria, eta zinez erakusten du nola bihur daitekeen mendia sendabide, ez bakarrik ariketa.

Ostegunean, ikusleek beste latitude batzuetara bidaiatuko dute Ainhoa Unanueren 'Mendien bidea Alaskan: pedalez elurretaraino' dokumentalarekin. Alaskako paisaia zabal eta basatietan egindako espedizioa da, non mendi eskia eta bizikleta uztar-tzen dituen bidaia bati jarraitzen zaion. Valdez eta Anchorage artean, elur artean, malda gogorretan eta egoera klimatiko zailetan, abenturaren esentzia purua aurkezten du. Unanueren kontakizunak emakume mendizaleen ahotsa eta ausardia lehen planoan jartzen ditu, mendia ez baita genero kontua, baizik grinaren eta determinazioaren adierazpena.

Argazki erakusketa eta irteera

Baina, Mendi Astea ez dira soilik proiekzioak eta hitzaldiak. Gaurtik abenduaren 7ra bitartean, '24 hilabete, 14 mendi tontor elkarrekin' izeneko argazki erakusketa egongo da ikusgai Gizarte Etxean. Irudiek bi urteko mendiko ibilbide bat jasotzen dute, 14 tontor elkarrekin igoz. Argazkiek isiltasunaren, nekeak eragindako irribarrearen eta mendiaren handitasunaren indarra transmititzen dute, ikusleari gogoraraziz zergatik liluratzen gaituen hainbeste paisaia horrek.

Astea amaitzeko, igandean jarduera herrikoia izango da: mendi ibilaldi bat, Udaletxetik abiatuta eta Arandia, Urbizu, Zelandieta, Española eta Liernia zeharkatuz, herriko plazan amaitzeko. Bi ordu inguruko ibilaldia izango da, parte hartzaile guztientzat egokia, mendiaren esperientzia kolektibo gisa bizitzeko. Eta, noski, irteeraren ostean ez da faltako ohiko Gaztiñajana edo gaztain jatea, San Andres Herri Eskolako guraso elkarteak antolatuta, eliz atarian, arratsaldeko 18:30ean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mendiaren espiritua bueltan izango da gaurtik aurrera XXVII. Mendi Astearekin

Mendiaren espiritua bueltan izango da gaurtik aurrera XXVII. Mendi Astearekin