Berastegi
Maddi Saizar ziklokrosseko Larrazken kopako irabazle izendatu duteAsteburuan Iturria Txapelketa hasiko da, baina Espainiako eta Munduko Kopan ere izango da berastegiarra
Maddi Saizar ziklo-krosseko Larrazken Kopako txapeldun izendatu dute junior mailan, Lezamako lasterketa irabazita. Udazken bikaina egiten ari da Zu-k Limousin taldeko berastegiarra. Euskadi mailan hiru proba irabazi ditu eta beste bost podio ere lortu ditu.
Larrazken Kopak eta Iturria Kopak hartu dute denboraldi honetan ETxF Ziklo-Kros Ranking-a deritzona, sasoia bi txapelketaran banatuz. Bakoitza bost probak osatzen dute, nahiz eta Zamudioko proba bertan behera geratu zen, eta pasa den asteburuan eman zitzaion amaiera Larrazken txapelketari, Lezamako XV. Ziklo kros Zirkuituan. Azken proba honetan, taldekide dituen Maixa Odriozolak bigarren egin zuen, Ane Aranburuk laugaren, Sara Aranburun seigaren eta Eider Mazkiaranek hamaikagarren.
Maddi Saizar Kopako lehia guztietan igo da podiora: Tolosan bigarren egin zuen, Elorrion hirugarren eta, Elgoibarren eta Lezaman irabazi egin zuen. Emaitza hauekin Kopako Txapeldun izendatu zen.
Hala ere, denboraldia ez du Euskadi mailako probetara mugatzen; Espainiako Kopan ere murgilduta dago. Orain arte, bost lasterketetan izan da, eta sailkapen nagusian lehenengo hamar postuetan dago: Gijoneko Las Mestas-en hirugarren izan zen, Trofeo Villade Gijón-en 15.a, Medina del Pomar-en laugarren, Villarcayon bigarren, Amurrion zortzigarren eta Karrantzan bederatzigarren.
Horiez gain, urriaren 11n, Orduña City Cross lasterketan txapeldun izan zen eta, beraz, Bizkaiko Kopa irabazi zuen, eta Ormaiztegiko Nazioarteko ziklo-kros proban hirugarren egin zuen.
Asteburuan Iturria Txapelketa hasiko du. Hala ere, proba honetaz haratago du begirada jarrita. Urte amaierarako helburu bezala Euskal selekzioarekin hautatua izan nahi du, baita Espainiako txapelketa egitea eta Munduko Kopako probaren batean parte hartzean. Euskadiko bi edo hiru sailkatuko dira abenduaren bukaeran Belgikan jokatuko den Munduko Kopara eta horien artean egoteko aurreikuspena du. Benidorren egongo da maila bereko beste proba bat urtarrilean. Gainera, urtarrileko bigarren asteburuan Cuencako Tarancón herrian jokatuko den Espainiako Ziklo-kross Txapelketan ere parte hartzea du helburu.