Legorreta
Xendapedalak proba larunbatean egingo daJ.Z.
legorreTA.
Miércoles, 25 de junio 2025, 21:18
Larunbatean ospatuko da seigarren Xendapedalak proba. 09:00etan abiatuko dira parte hartzaileak herriko plazatik, eta 40 kilometro inguruko ibilbidea osatuko dute. Euriteen ondorioz ibilbidea egokitu eta laburtu behar izan dute antolatzaileek, baina proba aurrera egitea erabaki dute.
200 parte hartzailera mugatua dago izen-ematea, eta dagoeneko 100 baino gehiagok eman dute izena. Rockthesport.com bidez egin daiteke, biharko 20:00ak bitartean.
Lehen txirrindulariak 12:30 eta 13:00 artean iristea espero da. Antolakuntzak GPS-a eta kontakturako telefonoa eramatea gomendatu du.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.