Borrar
Toka eta igel txapelketan trebe aritu ziren legorretarrak eguerdi partean, parte-hartze zabalarekin. ARGAZKIAK ZABALA

Legorreta

Udako tenperaturarekin ospatu zituzten atzoko Azintzio jaietako ekitaldiak Legorretan

Haur jolasak, herri bazkaria, playback saioak eta DJaren emanaldia izan ziren egitarauko protagonistak egun osoan zehar

Viernes, 30 de mayo 2025, 19:39

Eguraldi beroak lagunduta, Azintzio jaietako egun osoko egitarauaz gozatzeko aukera izan zuten atzo legorretarrek. Goizean goizetik hasi zen jaia, eta arratsalde-gaua arte luzatu zen, parte-hartze handiarekin eta giro ederrean.

Goizeko 11:30ean hasita eta eguerdira bitartean, plazan jarritako puzgarriak eta haur jolasak izan ziren txikienen gozamenerako. Egun zoragarriari hasiera alaia eman zioten, haurrek jolasean eta saltoka igaro baitzuten goiza. Eguerdian ere, plaza jaiaren erdigune bilakatu zen beste behin, oraingoan pote, igel eta toka txapelketarekin, non herriko jubilatuek parte hartu zuten gogotsu, elkarrekin jolastu eta lehia sanoa partekatzeko aukera izan zuten. Aldi berean, Joselontxos txarangaren kalejirak musika eta festa ekarri zituen herriko kaleetara, jendea dantzan eta algaratan jarriz.

Arratsaldeko 14:30ean, festa Kale Nagusira eta kiroldegira lekualdatu zen, non herritarrek herri bazkari handi batez gozatu zuten. Txarangak bertan ere jo zuen, otordua girotuz eta jai giroa mantenduz. Haurren play-back saioa izan zen ikusgai arratsaldea. Emanaldi dibertigarriak eskaini zituzten bertaratutako txikiek, familiak eta lagunak ikusle zirela.

Gaua heldu zenean, jaiak ez zuen etenik izan. 23:30ean, helduen playback saioak hartu zuen protagonismoa. gauerdiaren ostean, DJ Bullen emanaldia izan zen jaia luzatzeko arduraduna ordu txikietara arte.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udako tenperaturarekin ospatu zituzten atzoko Azintzio jaietako ekitaldiak Legorretan

Udako tenperaturarekin ospatu zituzten atzoko Azintzio jaietako ekitaldiak Legorretan