Legorreta
'Pleibak' bertso saioa izango da gaur arratsaldean Herri AntzokianAmuriza, Gaztelumendi, Bartra eta Narbaiza izango dira saioaren protagonistak
J. ZABALA
legorreTA.
Osteguna, 18 iraila 2025, 20:06
Gaur arratsaldean bertsozaleek hitzordua dute Herri Antzokian. 18:30ean , 'Pleibak' bertso saioa izango da ikusgai, eta egungo bertsolari ezagunenetako batzuk igoko dira oholtzara.
Parte hartuko duten lau bertsolariek izaera eta estilo propioak ekarriko dituzte: Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi, Oihana Bartra eta Miren Narbaiza izango dira saioaren protagonistak. Guztiek batera, esperimentaziorako eta umorerako tartea izango duen saio berezia eskainiko dute.
Herriko kultur eskaintzan tokia egin duen ekitaldi honek bertsozaleak zein publiko zabala erakartzea espero du.