Borrar

Legorreta

'Maitasun kapitala' liburua landuko du Irakurketa Klubak irailean

Hilaren 22an izango da hitzordua, Maialen Akizuk dinamizatua

Asteartea, 19 abuztua 2025, 20:56

Comenta

Irakurle taldeak prest du jada datorren ikasturterako egitaraua. Lehenengo saioa irailaren 22an egingo dute, astelehenarekin, udal liburutegian. Bilera horretarako Karmele Jaio idazle gasteiztarraren 'Maitasun kapitala' liburua irakurtzea proposatu dute.

Eleberriak Olgaren gogoetaren bidez erakusten du protagonistaren izaera.Bere maitalea izandako Martinen hiletan dago Olga. Bertan gogoratzen du berarekin bizi izandako pasio sutsua, gizonak duela urtebete utzi zuen arte. Oroitzapenetan murgilduta, Martinekiko bere mendekotasun emozionalaz ohartzen da, eta horrek agerian uzten dio, bere burua emakume aske eta ahaldundutzat bazuen ere, maitasunarekin beti izan duen kontraesana.

Solasaldia udal liburutegian egingo da 18:30ean hasita eta Maialen Akizuk dinamizatuko du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Maitasun kapitala' liburua landuko du Irakurketa Klubak irailean