Legorreta
Legorretarrak prest daude datozen bost egunetan Azintzio jaiez gozatzeko
Secciones
Servicios
Destacamos
Legorreta
Legorretarrak prest daude datozen bost egunetan Azintzio jaiez gozatzekoGaur arratsaldean hasiko dira Azintzio jaiak, eta herria bost egunez murgilduko da festa, musika, kirol eta herri-ekintzaz betetako egitarauan. Jaiei 18:30ean emango zaie hasiera, Legoreggae taldeak suziria jaurtita. Ondoren, Pikua udaletxeko balkoian jarriko da eta han izango da jaiak bukatu arte. Jaiei hasiera emateko unean, puxikak, litxarkeriak eta goxokiak banatuko dira txikientzat.
Ondoren, erraldoiak eta buruhandiak kalera aterako dira 18:45ean, eta 19:30ean bertso erronka berezia izango da: Aitor Sarriegi eta German Urteaga arituko dira Julio Soto eta Maialen Akizuren aurka, Imanol Artola 'Felix' gai-jartzaile lanetan. 21:30ean lagunarteko afaria izango da plazan, eta DJ Track-ek girotuko du gaua kalejiran.
Bihar, berriz, Azintzio egunean, 13:00etan zumba herrikoia egingo da plazan eta salda banatuko da partaideentzat. Arratsaldean, 18:15ean, euskal erromeria, soka dantza eta Herriko Irrintzi Alai dantza taldearen emanaldia izango dira. Sagardo dastaketa eta txorizo janarekin osatuko da arratsaldea. 20:00etan Pikukada batukadak kaleak beteko ditu erritmoz, eta 23:00etan, helduen danborrada izango da Joselontxos txarangarekin.
Ostiralean, festa haurren jolas eta puzgarriekin hasiko da 11:30etik 14:00etara. Aldi berean, pote, igel eta toka txapelketa egingo da herriko jubilatuen artean, eta Joselontxos txarangak kalejira gidatuko du 12:30ean. 14:30ean herri bazkaria izango da Kale Nagusian eta kiroldegian, musika eta giro ederrarekin. Arratsaldean, 18:00etan, haurren playback-a, eta gauean, 23:30ean, helduen playback-a. Gauerdian, DJ Bull-en saioarekin itxiko da eguna.
Larunbata izango da mozorro eguna, eta eguna goizeko 13:00etan hasiko da txakolin dastaketarekin eta XLI. paella txapelketarekin. Ondoren, 14:30ean, lagunarteko herri bazkaria izango da plazan. Arratsaldean eta gauean musika izango da protagonista: 19:30ean Oilar Beltzak, 23:30ean Tatxers, eta jarraian, DJ Fresa Morango arduratuko da gaua luzatzeaz.
Igandean, 12:00etan erraldoiak eta buruhandiak izango dira berriz kaleetan, eta 13:00etan 'Garbitzailearena' ikuskizun musikala eskainiko da haurrei zuzendua. Arratsaldean, 18:00etan, herriko haurren pilota partidak jokatuko dira, eta segidan, emakumezkoen elite mailako eskuz binakako partida: Goiuri Zabaleta-Arrate Bergara vs. Miren Larrarte-Irati Zabala. 20:30ean, Pikuaren ehorzketa egingo da jaiak agurtzeko.
Astelehenean, kirola eta dastaketak izango dira nagusi. 10:30ean hasiko da haurren krosa, eta 11:30ean helduen krosa. Sari banaketa egingo da bi probak amaitzean. Arratsaldeko 18:00etan XXXIV. Ardo Dastatze Txapelketa jokatuko da (90 parte-hartzailera mugatua), eta 18:30ean zahagi ardoa eta sagardoa eskainiko ditu Udalak. 19:30ean, usadiozko meriendak eta ondoren, Iraunkorrak txaranga kalejiran arituko da jaiak amaitzeko.
Egitarau zabala eta orekatua da aurtengoa, adin eta gustu guztietarako ekintzak bilduz. Azintzio jaietan parte hartzeko aitzakia asko daude, baina helburu bakarra: elkarrekin ospatzea eta herri giroaz gozatzea, eta Udalak, legorretarrak eta inguruko bisitariak gonbidatu ditu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Así se hace el lechazo deshuesado del restaurante Prada a Tope
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.