Legorreta
Legorretako irakurle taldeak lehen saioa eskainiko du bihar arratsaldean
Secciones
Servicios
Destacamos
Legorreta
Legorretako irakurle taldeak lehen saioa eskainiko du bihar arratsaldeanBihar arratsaldean abiatuko dute Legorretako irakurle taldearen lehen bilera. Liburutegian elkartuko dira parte-hartzaileak arratsaldeko 18:30ean, eta solasaldiaren dinamizazioaz Maialen Akizu arduratuko da.
Lehen saio honetan, Olga Tokarczuk idazle poloniarraren 'Erabili goldea hilen gezurren gainetik' eleberria izango dute hizpide. Literatur lan original eta kritiko honek eztabaidarako eta interpretaziorako aukera ugari eskaintzen ditu, eta horixe izango da taldearen abiapuntua.
Solasaldian, liburuaren azterketaz gainera, taldearen etorkizuneko ibilbidea ere definituko da: parte-hartzaileek hurrengo irakurgaiak eta saioen dinamika adostuko dituzte, taldea osatzen dutenen interesak kontuan hartuta.
Udalak irakurzaletasuna sustatzeko ekimen honen bidez, herritarrei gune bat eskaini nahi die literaturaz gozatzeko eta partekatzeko, elkarrekin ikasteko eta hausnartzeko espazio bat sortuz. Parte hartzeko interesa duten herritarrei bertaratzeko deia egin zaie, aurrez izenik eman behar gabe.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.