Borrar
Herrian erroldatu diren hainbat lagunek hartu zuten parte ongietorrian. UDALA

Legorreta

Legorretak harrera protokolo berria abiatu du herritar berrientzat

J. ZABALA

LEGORRETA.

Asteartea, 2 abendua 2025, 20:18

Comenta

Udalak urrats garrantzitsua eman zuen asteburuan herrian erroldatutako bizilagun berriei harrera egokia eskaintzeko. Harrera protokolo berria osatu du, eta hori aurkezteko, larunbatean lehen ongietorri saioa egin zuten, udal zerbitzuak eta herriko baliabide nagusiak biltzen dituen gida baten argitalpenarekin batera.

Aurten erroldatu diren 48 herritar berri zeuden gonbidatuta ekitaldira. Jatorri askotarikoak dira berriki Legorretan bizitzen hasi diren pertsona berriak: espainiarrak, euskal herritarrak, marokoarrak, sahararrak, pakistandarrak eta argentinarrak, besteak beste. Udalak nabarmendu du aniztasun hori aberasgarria dela eta herriaren kohesioa sendotzen laguntzen duela.

Ongietorri saioan, udal ordezkariek herriko egunerokoan lagungarri diren zerbitzuen eta baliabideen azalpena eman zieten.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Legorretak harrera protokolo berria abiatu du herritar berrientzat

Legorretak harrera protokolo berria abiatu du herritar berrientzat