
Legorreta
Legoreggae Festibalaren hamargarren urteurrena prest da jada festarakoSecciones
Servicios
Destacamos
Legorreta
Legoreggae Festibalaren hamargarren urteurrena prest da jada festarakoLegoreggae Festibalak hamargarren edizioa beteko du aurten, eta urteurren berezia ospatzeko, antolatzaileek kartel ikusgarria prestatu dute. Martxoaren 29an Harripila kiroldegian reggae doinuak nagusituko dira, eta hamar taldek osatutako egitarau sendoa eskainiko dute. Jaialdirako sarrerak salgai daude 20 euroren truke, eta musika afro-latindarra, reggae klasikoa, dub erritmoak eta euskal eszena independentea uztartuko dira oholtza gainean.
Legoreggae Festibala euskal reggae eszenaren erreferente bihurtu da azken hamarkadan, eta oraingoan, ordura arte egindako bidea ospatuko du, betiere sustraiak eta filosofia errespetatuz. Aurten, hamabi orduko festan, hainbat artista ospetsu eta eszenako beteranoak izango dira taula gainean.
Aurtengo jaialdia izen handiko artistekin abiatuko da. Lua Matheus-en afro-latindar energia dantzarako gonbita izango da, eta Eira (Eider Elortza) bere ahots indartsu eta goxoarekin reggae zaleak liluratzen saiatuko da. King Konsul-ek, euskal reggaearen kontsulak, esperientzia handia du oholtzan, eta beste behin bere doinuak ekarriko ditu Legorretara.
Era berean, ezinbestekoak izango dira Revolutionary Brothers, jaialdiaren antolaketan hamar urtez bidelagun izan diren anaiak, eta Marabiyak Sound, aurreko edizioan giro ikusgarria sortu zuten zaleen artean, eta aurten berriz ere dantzan jarriko dituzte ikusleak.
Nazioarteko mailan, aurten izango den izen handienetako bat Proteje da. Europan egiten ari den In Search of Zion biraren barruan Euskal Herrira etorriko da, eta jaialdiko unerik gogoangarrienetako bat eskaintzea espero da. Tippy I, roots eta dub musikaren funtsezko figura, Protejerekin batera arituko da eszenan, reggae zaleei esperientzia paregabea eskainiz.
Euskal reggae eszenako aitzindari den Band Sound berriz ere Legorretan izango da, aurreko edizioetan izan duen arrakasta errepikatzeko prest. Erreugiñak bikote ahizpek eta Skareggekasko gazteek, bestalde, energia handiz girotuko dute jaialdia, reggae eta ska doinuekin.
Sarrerak hainbat puntutan erosi ahal izango dira: Legorretan, Olaso, Insausti, Jubi eta Ezkizu tabernetan egongo dira eskuragarri. Ordizian, berriz, Kirkil tabernan, Beasainen, Koiote Zaharra tabernan, eta Tolosan, berriz, Baserri tabernan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.