Legorreta
'Herria bidelagun' eta 'Vincles' progamek bat egin zutenJ. ZABALA
LEGORRETA.
Ostirala, 23 otsaila 2024, 21:12
Harreman sare desberdinak osatzen dituzten pertsonen elkargunea izan zen Legorreta asteartean. Kataluniako Pirinio inguruetako 20 bat kide , Udalean abiatutako Herria Bidelagun programa lehen pertsonan ezagutzera gerturatu ziren. Cerdanya, Alta Ribagorça, Alt Urgell, Baixa Cerdanya, Pallars Jussà, Pallars Sobirà eta Arango harana inguruko bisitariak gerturatu ziren, haien herrietan ere antzerako programa bat jarri baitzuten abian 2023ko maiatzean, 'Vincles' izenekoa. Hauen kasuan ere, helburua berbera da: herritarren arteko sareak indartu, bakarrik sentitzen direnen pertsonei lagundu eta euren arteko harremanak sortzea.
Bertaratutako kideei, Udaleko ordezkariek, gizarte langileak, Herria Bidelaguneko profesionalek, Aldaieta jubilatu elkarteko kideek eta Herria Bidelagun programako partaideek harrera egin zieten.
Topaketa honen bitartez, 'Vincles' proiektuko kideek 'Herria Bidelagun' programaren nondik norakoak ezagutu zituzten, aktibo dauden eragileekin egiten den elkarlana ezagutuz.