Legorreta
Herri baratzeetako partzelak betetzeko azken eguna gaurJ. Z.
legorreta.
Osteguna, 13 azaroa 2025, 20:14
Udalak herri baratzeetako hutsik dauden partzelak betetzeko deialdia ireki du, eta itxaron-zerrenda bat osatzeko aukera ere eskaini du. Eskariak aurkezteko epea gaur amaituko da, Udal erregistro elektronikoan (legorreta.eus) edo udal bulegoetan, 08:00etatik 13:00etara.
Partzela bat eskuratzeko, zenbait baldintza bete behar dira: Legorretan erroldatuta egotea eta adinez nagusia izatea, eta etxebizitza bakoitzeko titular bakarra onartuko da. Partzelak esleitzeko zozketa azaroaren 18an egingo da, goizeko 10etan, udaletxeko areto nagusian.