Borrar
'Harrotasunaren Txokoa' prest da jada liburutegian. UDALA

Legorreta

'Harrotasunaren Txokoa' estreinatuko da gaur liburutegian

J. ZABALA

LEGORRETA.

Ostirala, 27 ekaina 2025, 21:31

Comenta

Udal Liburutegiak 'Harrotasunaren Txokoa' izeneko gune berezi bat prestatu du gaurko egunez ospatzen den LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna dela eta. Ekimen berritzaile honen helburua da ikusgarritasuna eta aniztasunarekiko errespetua sustatzea, irakurketaren bidez.

Txoko honetan LGTBIQ+ kolektiboarekin loturiko komikiak, eleberriak eta jakintza liburuak aurki ditzazkete herritarrek. Haur, gazte zein helduentzako materiala bildu da, eta gaia modu ulergarrian eta askotariko ikuspegietatik jorratzen duten lanak dira denak, interesa duen edonork modu ezberdinetara gaiaz gehiago ikasteko.

Uztailaren erdira arte egongo da erabilgarri txokoa liburutegian, eta bertako liburu guztiak maileguan hartzeko aukera ere egongo da. Horrela, liburutegiak bat egin du aniztasun sexual eta afektiboaren aldeko aldarrikapenarekin, kultura eta hezkuntza tresna gisa erabiliz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Harrotasunaren Txokoa' estreinatuko da gaur liburutegian

'Harrotasunaren Txokoa' estreinatuko da gaur liburutegian