Legorreta
Azintzio jaietako Igande girotsua gaur LegorretanHerriko jaietako azken txanpan sartuta, legorretarrek gaurko egitarau zabalari helduko diote aurtengo ospakizunak agurtzeko
J. ZABALA
LEGORRETA.
Sábado, 31 de mayo 2025, 21:18
Atzo ospatutako mozorro egunaren ostean, gaur ere martxan izango dira Legorretako Azintzio jaiak giro apartean. Eguerdian, erraldoi eta buruhandiek kaleak hartuko dituzte, txikienen gozamenerako. Betiko moduan, haurrak izango dira goizaldeko protagonistak, pertsonaia handiei segika, musikaz eta alaitasunez betetako kaleetan.
'Garbitzailearena' ikuskizun infantilak hartuko du herriko plaza 13.00etan, familia giroko une dibertigarri eta parte-hartzailea eskainiz. Umorea eta musika uztartzen dituen ikuskizunak, bertaratutakoen artean harrera beroa izatea espero dute antolatzaileek.
Arratsaldean berriz, kirolari egingo zaio lekua. 18.30ean hasita, herriko haur neska-mutilek pilota partidak jokatuko dituzte plazako frontoian, eta ondoren, emakume pilotariek hartuko dute kantxa, euren maila eta grina erakutsiz.
Pikuren ehorzketa
Egunari amaiera emateko, 20.30ean ospatuko da Pikuren ehorzketa, Azintzio jaiei amaiera emateko ohiko ekitaldi sinbolikoa. Umorez eta nostalgiaz beteriko agurra izango da, festa egun askoren ostean herritarrek barnean sentitzen duten emozioa islatzen duena.
Legorretako jaiak azken txanpara iritsi dira, baina gaurko egunak berriz ere erakutsiko du herritarren konplizitatea eta jaiekiko atxikimendua bizirik dirautela. Hilaren 21ean ospatuko den Corpus Christi egunaren esperoan, gaurko egunaz gozatzea baino ez da geratzen.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.