Borrar

Legorreta

Andoaingo Musika Eskolako abesbatza eta Oroith abesbatza gaur parrokian

J.Z.

legorreta.

Sábado, 22 de marzo 2025, 20:56

Andoaingo Udal Musika Eskolako Abesbatzak eta Ordiziako Oroith Abesbatzak kontzertua eskainiko dute gaur parrokian, 19.00etan. Ekitaldia Legorretako Parrokiaren, Udalaren eta Elekun abesbatzaren artean antolatu da.

Kontzertuak musika klasiko eta kantu koralak bilduko ditu, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte gozatzera.

Dirulaguntzak

Udalak diru-laguntzak eskaintzen ditu urte osoan zehar, hiri ondasun higiezinen gaineko zerga, edateko uraren horniketagatik eta zaborren bilketagatik ordaintzeko. Hauek eskuratzeko, bizikidetza-unitateko diru-sarrerak mugatuta egon behar dira, eta eskatzaileak etxebizitzan erroldatuta egon beharko du. Informazio gehiago jasotzeko Udaletxera gerturatzea eskatu dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Andoaingo Musika Eskolako abesbatza eta Oroith abesbatza gaur parrokian