Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Astotxo egunaren irudi bat.

Ver 46 fotos

Astotxo egunaren irudi bat. Josu Zabala

Tradizioa eta eguzkia nagusi Astotxo egunean

Beste urte batez ehundaka bisitari Enkarterriko astoez eta Egiptoko Ihesaz gozatzera gerturatu dira Astotxo egunean

Domingo, 12 de enero 2025, 15:04

Astotxo Eguna arrakasta handiz itzuli da gaurko egunez, jendetza bilduz plaza eta Lazkao Txiki Zelaia inguruan. Eguraldia lagun izan dute aurtengo edizioan; aurreko urteetako elurra, euria eta hotza alde batera utzita, eguzkia izan da nagusi. Ehundaka familia bertaratu dira egunaz gozatzera, herritarrek eta bisitariek gogoz hartu duten hitzorduan.

Goizean zehar, plazan, Gipuzkoako Enkarterri errazako euskal arraza autoktonoko astoen erakusketa izan da. Txikien eta handien artean interes handia piztu dute astoek, eta ingurukoak zein bisitariak erakusketa ikustera bertaratu dira.

Eguerdiko ekitaldi nagusia, 'Egiptorako Ihesa' antzezlana, Lazkao Txiki Zelaian izan da 13.00etan. Zawopi elkarteak urtero antolatzen duen obra honek 150 herritar ingururen parte-hartzea izan du. Lazkaoko gune historikoa Judea bihurtu da berriz ere, eta bertan ikusi ahal izan dira Jesus, Maria eta Joseren asto gaineko ihesa, Herodesen dekretua eta haurren harrapaketaren istorioa.

Zistertarren komentuko Presbiterioan, Jesusen familiaren Egiptoko ihesaren irudiak ikusi ahal izan dira ere, eta tradizioari jarraituz, obleak eta olata salmenta ere egon dira bertan.

Enkarterriko astoek sariak jaso dituzte

Eguerdiko 12.30ean ospatu da Gipuzkoako Enkarterriko XXIV. Asto Lehiaketa plazan. Euskal arraza autoktonoko astoen artean, kalitate eta dotorezia handiko aleak aurkeztu dira, eta epaimahaiak aurtengo astoak goraipatu nahi izan ditu. Aurtengo irabazleak, lau izan dira. Eme gazteen kategorian, Unai Orbegozoren 'Beltzane' izan da lehen sailkatua. Eme helduen mailan berriz, 'Synnefo' izan da hoberena, Miren Villar-en eskutik. Arrek ere sariak izan dituzte. Gazteen mailan, Gema Arratibelen 'Pantxo' izan da dotoreena, eta helduen mailan berriz, 'Lixto' izan da garaile, Mikel Gonzalezek ederki prestatu ostean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Tradizioa eta eguzkia nagusi Astotxo egunean