Lazkao
Lazkaotarrek ospakizun bereziarekin abiatu zuten Kilometroak 2026ren aldeko bideaElgoibarren jaso ondoren, Lazkaoko ikastolak lekukoari ongietorria egin zion atzo goizean kantujira berezi baten eskutik
Datorren urteko Kilometroak Lazkaon egingo dute, eta jada herrian dago ekitaldi handiaren lekukoa. Joan den igandean jaso zuen Lazkaoko ikastolak, Elgoibarko ikastolaren eskutik, eta herriak harrera beroa prestatzen ari da dagoeneko.
Atzo goizean kantujira berezia ospatu zen lekukoa herrian zela ospatuz eta merezitako ongietorria emanez. Ikastolako ikasle eta irakasle guztiek hartu zuten parte bertan, baita Lazkao Txiki musika eskola, Maizpide eta beste hainbat herri eragileek ere. Guztiak batera, euskaraz kantuan eta ospakizunean aritu ziren goizaldean herriko kaleetan.
Kantujira berezia, gainera, urteurren baten testuinguruan burutu zen: hamargarren urtea betetzen bait du Kantujiraren ekimenak. Urte guzti hauetan, ostiralero, ikastolako komunitatea eta herritarrak euskarazko abestiak kantatzeko batzen dira, euskal kultura eta herrigintza uztartuz.
Ostiraleko ekitaldia, ordea, are bereziagoa izan zen. Goizeko 10.30ean, lekukoak Beneditarren artxibo paretik abiatu zuen ibilbidea, herriko plazaraino. Bertan ospatu zen Kantujira nagusia, eta ikastolako ordezkariek Kilometroak 2026 jaiaren helburua eta bidea azaldu zuten ere, kantu artean.