Borrar
Nekane Txapartegi, Miren Azkarate eta Eztizen Artola, 'Berriketa' solasaldi zikloko hizlariak. GERRIKO ELKARTEA

Lazkao

Haur motxiladunei buruzko solasaldi zikloa asteazkenean Gerriko Elkartean

Hiru hitzaldi ezberdinez osatuko da 'Berriketan' zikloa, eta Nekane Txapartegik estreinatuko du asteazkenean (18.30)

JOSU ZABALA

lazkao.

Sábado, 8 de febrero 2025, 21:23

Gerriko elkarteak 'Berriketan' solasaldi zikloa antolatu du datozen asteetarako, 'haur motxiladunen' (preso dagoen senide bat bisitatzeko urruneko espetxeetara bidaiatu behar duten haurrak) inguruko hausnarketa sustatzeko. Hiru solasaldi izango dira guztira, eta guztiek galdera berberak izango dituzte ardatz: Haur motxiladunek uzten al diote haur izateari? Eta motxiladun izateari? Hizlariek haurren bizipenei eta gizartean duten lekuari buruz hausnartuko dute, esperientzia eta ikuspegi ezberdinetatik abiatuta.

Lehenengo solasaldia asteazkenean izango da, eta 'Pirata maitea, gure maitasuna ezingo dute eten' lemapean ariko da Nekane Txapartegi. Hitzaldi honetan haur motxiladunen afektibitateari eta haien zaintzari buruzko gogoeta egingo da, senideek espetxealdian ere maitasuna transmititzeko duten moduez hausnartuz.

Bigarren saioa martxoaren 12an egingo da, 'Hegazkinez maitasun garraioan' izenburupean. Kasu honetan, Miren Azkaratek gidatuko du hizketaldia, eta haur motxiladunek distantziei aurre egiteko duten modua izango du aztergai, haurtzaroan bizi duten egoeraren eragina eta maitasunaren transmisioa oinarri hartuta.

Hirugarren eta azken saioa martxoaren 19an izango da, eta 'Espetxera bideko jatetxe gida' izeneko hitzaldia eskainiko du Eztizen Artolak. Bertan, haur motxiladunek eta haien familiek kartzelara bidaian izandako esperientziak izango dira hizpide, espetxeetara egindako joan-etorriek haurren haurtzaroan eta oroitzapenean utzitako arrastoak aztertuz. Saio guztiak 18.30ean izango dira, Gerriko txokoan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Haur motxiladunei buruzko solasaldi zikloa asteazkenean Gerriko Elkartean

Haur motxiladunei buruzko solasaldi zikloa asteazkenean Gerriko Elkartean