Lazkao
Galder Izagirre, Gerriko Txokoan asteleheneanJ. Z.
LAZKAO.
Ostirala, 7 azaroa 2025, 20:10
Astelehenean, hilaren 10ean, bueltan izango da Hitz&Musik zikloa Gerriko Txokoan, eta saioaren protagonista izango da Galder Izagirre, euskal musikaren izen ezagunenetakoa. Kuraia, Dut, Bazka eta Berri Txarrak taldeetan bateria-jotzaile aritutako musikariak bere ibilbidearen eta sormenaren inguruko hausnarketak partekatuko ditu, hitza eta musika uztar-tzen dituen formatu berezi batean.
Sarrera doan izango da, eta antolatzaileek herritar guztiak gonbidatu dituzte. Ekimenaren helburua da musikarien eta sortzaileen unibertsoa gerturatu, eta publikoarekin elkarrizketa eta esperientzia partekatzeko espazio hurbil eta kulturala eskaintzea.