Borrar
Ikuiluak bisitatzeko aukera izango dute bisitariek irailean. Iztueta

Lazkao

Bisita gidatua antolatu da Iztueta Baserrian irailaren 21ean

Bi orduko iraupena izango duen bisita egingo da. Helduek 12 euro ordaindu beharko dituzte eta 6 euro haurrek

A. M.

Lazkao

Larunbata, 30 abuztua 2025, 21:30

Comenta

Iztueta Baserriak ateak zabalduko ditu beste behin. Naturarekin orekan bisita gidatua egiteko aukera izango da egun horretan esne behiekin lan egitean duten prozedura ezagutzeko besteak beste.

Abereak, ukuilua, zelaiak, esnetegia eta baserria erakutsiko dira, baserriko bizimodua ezagutzeaz gain ekoizten dituzten kalitate handiko produktuak dastatzeko aukera izango dute bisitariek, eta, bide batez, inguruko paisaia paregabeaz gozatzekoa.

Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak eta Iztueta Baserriak antolatutako bisita gidatua irailaren 21ean izango da, 11:00etan hasita. Bi orduko iraupena izango duen bisita egingo da. Helduek 12 euro ordaindu beharko dituzte eta 6 euro haurrek.

Iztueta Baserrian animalien ongizatea eta elikadura zaintzen dituzte, ingurugiroa eta iraunkortasuna oinarri hartuta. Gainera, ziklo guztiaz arduratzen dira, beren produktuetan kalitate gorena bermatzeko. Iztuetan oso barneratuta dute behiak direla proiektu honen ardatz nagusia; behiek eskaintzen dieten esnea da euren sorkuntza guztien oinarria eta, esnea goi mailakoa izateko, behiak ere halakoak izan behar dute, beraz, euren zaintza egokian oinarritzen da lanaren parte handi bat.

Parketxeak antolatu ohi dituen ekimenetan izan ohi den bezala, Iztueta Baserrira bisitan parte hartu nahi duen orok aurrez eman beharko du izena. Hartarako, mezu elektronikoa bidal dezake barandiaran@gipuzkoanatura.eus helbidera edo ondorengo telefono zenbakietara deitu: 943 18 03 35 / 688 895 069. Informazio gehigarria aipatutako bideetan zein www.gipuzkoanatura.eus webgunean topa daiteke.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bisita gidatua antolatu da Iztueta Baserrian irailaren 21ean

Bisita gidatua antolatu da Iztueta Baserrian irailaren 21ean