Borrar

Lazkao

Amalur mendi elkarteko mendizaleak Izarraitz mendikatera gerturatuko dira

Kakute, Erlo eta Xoxote mendiak igoko dituzte, 10 kilometroko ibilbidean

J. ZABALA

lazkao.

Viernes, 21 de febrero 2025, 19:52

Amalur Mendi Elkarteak mendi irteera berri bat antolatu du biharko. Oraingoan, Izarraitz mendikatera igoko dira. Irteera goizeko 08:00etan izango da, Itzala tabernatik, eta parte-hartzaileak autoz gerturatuko dira Azkoitiko 'Attola' aparkalekura, ibilbidearen hasierako puntura. Ibilbideak 10 kilometroko luzera eta 661 metroko desnibela ditu. Lazkaora 18:30ak inguru itzultzea aurreikusten da. Ibilbidean zehar, ingurune naturalaz gozatzeaz gainera, hiru gailur nabarmenduko dira, hala nola, Kakute 927 metroko altitudearekin, Erlo 1.026 metrorekin eta Xoxote 912 metrorekin.

Azken horretan, San Inazioren irudiaren ondoan, hamaiketakoa egingo dute. Oraingoan, ez da beharrezkoa izango ogitartekoa eramatea. Behin ibilbidea amaituta, Attolara itzuliko dira, eta bertatik (aurrez izena emandakoak) Ataungo Urbitarte Sagardotegira abiatuko dira bazkaltzera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Amalur mendi elkarteko mendizaleak Izarraitz mendikatera gerturatuko dira