Borrar
Lazkao Txikiren eskulturan, bertsolariaren izena daraman zelaian, egin zen ekitaldiaren aurkezpena. ALARCIA

Lazkao Txikiri eta Lazkao Txikirekin bertso kantari

Bertsolaria omentzeko saio bereiza ospatuko da etzi, Abelinen, eta baserriko ateak irekita egongo dira satu nahi duenarentzat

A. ALARCIA

LAZKAO.

Osteguna, 20 iraila 2018, 00:28

Comenta

25 urte pasa dira jada Joxe Migel Iztueta 'Lazkao Txiki' (Lazkao 1926-1993) gure artetik joan zenetik; lazkaotarrek baina, ez dute oraindik bertsolaria ahaztu. Urteurrena gogoratzeko hainbat ekitaldi ospatu dira aurtengoan ere Lazkaon, Gerriko Kultur Elkarteak, Lazkao Txiki Musika eskolak eta Udalak antolatuta, eta etzi, larunbata, omenalditxoa eskainiko diote berriro, Abalin baserriko atarian oraingoan. Lazkao Txikirekin bertsotan aritutakoak, etxekoak, Lazkao Txiki Musika Eskolako kideek edo Zaldibiako hainbat gurasok eta haurrek parte hartuko dute ekitaldian, besteak beste.

Larunbatean, 11:00etan izango da hitzordua, Lazkaomendiko Lartxai elkarte parean. Oinez joango dira handik Abalin baserrira bertaratutakoak (15 minutu) eta hau bisitatzeko aukera izango dute 11.30etan. Lazkao Txikiren gela, sehaska, liburuak... ikusi ahalko dira. Azkenik, eguerdi partean, saio berezia egingo dute, atarian.

Felipe Barandiaran ilobak irekiko du ekitaldia eta Euxebio Igartzabal, Mikel Mendizabal eta Millan Telleriak saiotxoa egingo dute ondoren. Xabier Amurizak ere prestatu du sorpresa larunbateko kantaldirako eta Eñaut eta Unai Agirre anaiek, Lazkao Txikiren bertso ezagunenak eskainiko dizkie hurbiltzen direnei. Zaldibiarrek, azkenik, egunsentiari eta ispiluari jarritako bertsoak abestuko dituzte.

Lazkaoko Udalak ere ekitaldian parte hartzeko gonbidapena luzatu die herritarrei, eta Lazkaomendira oinez joateko deialdia egin du.

'Lazkaotxikikeriak'

Lazkao Txiki Zelaian bildu ziren, bertsolariaren eskulturaren aurrean, Felix Urkola, Lazkaoko alkatea, Iñaki Murua, Eñaut Agirre, Felipe Barandiaran, Nerea Barandiaran, Aloña Jauregi zaldibiarra eta Joxepa Madariaga, 'Lazkao TxikiRI eta Lazkao TxikiREKIN bertso kantari' ekitaldia aurkezteko. Bertsolariaren izena daraman musika eskolako sor-tzaileetako bat den Nerea Barandiaranek gertutik ezagutzen zuen Lazkao Txiki, familikoa baitzuen, eta baita haren iloba Felipek. Biek azpimarratu zuten 'Osaba Txikik' haurrekin zeukan abegia.

Eta haurrak izan ziren hain zuzen ere aurkezpen ekitaldiko protagonista, ikastolan iaz LH4 maila egin zuten ikasleek idatzitako 'Lazkaotxikikeriak' liburuxka ere plazaratu baitute. 'Irakurri, gozatu eta oparitu' kanpainaren baitan, laugarren mailako geletako bakoitzak ipuin bana idatzi zuen maiatzean eta Ainara Azpiazu ilustratzailea izan zen geletan, haurrekin testuak ilustratzen. Lazkao Txiki protagonista zuen ipuin hauetako bat argitaratu da orain, Azpiazuren marrazkiekin, eta egileek aurkeztu zuten Lazkao Txikiren irudiaren aurrean. Abalinen erosteko aukera izango da (euro 1), larunbatean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lazkao Txikiri eta Lazkao Txikirekin bertso kantari

Lazkao Txikiri eta Lazkao Txikirekin bertso kantari