Borrar

Tolosa Goierri

Larrondoko Larrealdirako izena emateko epea zabalik da dagoeneko

Ganaduzale guztiei dago zuzenduta deialdia, baita ganadua udazkenean botatzen dutenei ere

Amaia Núñez

AMEZKETA.

Asteartea, 2 abendua 2025, 20:18

Comenta

Larrondon ganadua larreratzeko aurtengo deialdia ireki du Amezketako Udalak eta hurrengo denboraldian ganadua bertara eraman nahi dutenek izena emateko epea irekita dute dagoeneko.

Izena ematea Udaletxeko bulegoan egin daiteke, abenduaren 31a, asteazkena, baina lehen. Telematikoki egiteko aukera ere badago lehen aldiz. Gipuzkoako Foru Aldundiak behartzen du larreratzeko eskaerak data hauetan egitea, eskatzaileak diru-laguntza jasotzeko eskubiderik galdu ez dezaten.

Nekazari profesional diren edo titulu printzipala duten ganaduzaleek ardi eta ahuntz bakoitzeko euro bat ordaindu beharko dute eta behien eta behorren kasuan, 10 euro buruko. Hauek Aldundiaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, lehenetsitako ustiaketa baten titularra direla egiaztatzen duena. Gainontzeko ganaduzaleek, 1,10 euroko kuota ordaindu beharko dute ardi eta ahuntz bakoitzeko eta 11 euro behor, behi eta zaldien kasuan.

Maiatzaren 1etik aurrera

Ohi bezala, behiak, ahuntzak eta ardiak 2026ko maiatzaren 1etik 2027eko martxoaren 31ra bitartean larreratu ahal izango dira Larrondon. Behor eta zaldien-tzako epea, berriz, 2026ko urriaren 12an, Pilarika egunean hasiko da, 2027eko martxoaren 31ra arte.

Era berean, Udalak gogorarazten du deialdi hau ganaduzale guztiei zuzenduta dagoela, baita udazkenean ganaduak bota-tzen dituztenei ere. Zentzu honetan, udaletxean apuntea orain egin behar dela azpimarratzen dute eta honen jarraipen zeha-tza egingo dutela, neurriak hartuz hau betetzen ez den kasuetan. Gainera, abereek derrigorrezko osasun baldintzak bete behar dituzte. Horrela, ahuntzen kasuan, derrigorrezkoa da izena ematen denerako Gestio Plana aurkeztea.

Bestalde, Larrondora ezingo da ganadurik eraman Ernirio-Aralarko larreetara igo aurretik eta zuzenean Enirio-Aralarko larreetara eraman beharko da. Bertan landatuta dauden landare gazteak eta itxiturak errespetatu beharko dira, landareengan kalteak ez sortzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Larrondoko Larrealdirako izena emateko epea zabalik da dagoeneko