Borrar
Zizurkil

Kirol Astea ospatuko dute Zizurkilen

Abenduaren 9tik 14ra adin eta gustu guztietarako jarduerak egongo dira

Amaia Núñez

Zizurkil

Jueves, 4 de diciembre 2025, 20:28

Comenta

Abenduan ohikoa den moduan, Kirol Astea antolatu du Zizurkilgo Udalak herriko eragileekin elkarlanean. Abenduaren 9tik 14ra ekitaldi ugari izango dira, adin eta gustu guztietako herritarrei zuzenduak, betiere kirola eta Osasuna ardatz hartuta. Programazioan ez dira faltako azken edizioetan bere lekua egin duten Gau Krosa eta Pirineos Mountain Film Festival-aren film laburren emanaldia, besteak beste.

Asteasrtean Ander Alkorta zizurkildarrak gidatutako 'AktibaZu!' saioarekin hasiko da Kirol Astea. Atxulondo Kultur Etxean izango da, 19:30ean. Bertan, bizkarreko mina arintzeko ariketa sinpleetan oinarritutako aio teoriko-praktikoa eskainiko da.

Datorren ostegunean, berriz, 'Gazteak eta Kirola' mahai ingurua antolatuko da 19:00etan Atxulondon. Herriko kirolari gazteek hartuko dute hitza, halterofilia, pilota eta futbolean aritzen direnak, eta beraien esperientziak elkarbanatuko dituzte.

Hilaren 12an, ostiralarekin, Pirineos Mountain Film Festival-aren 2025eko film aukeratuen emanaldia egongo da Atxulondon. Mendiko, abenturazko eta naturako zinemaren erreferente den jaialdia da, eta bi saiotan banatuta eskainiko da film laburren programa. Lehenengoa, iluntzeko 19:00etan izango da eta, atsedenaldi baten ondoren, 20:15ean bigarrena.

Larunbata Kirol Astearen egun nagusia izango da, egun osoan zehar egitarau zabala egongo baita '12 orduz kirolean' egitarauaren baitan. Goizeko 11:00etan herri kirolak eta jolasak egongo dira Intxaur pilotalekuan ZEK-en eskutik haurrentzako. Arratsaldean, ohorezko erregional mailako Aiztondo N.K.T.ren eta Bergara K.E.ren arteko norgehiagoka jokatuko da 16:00etan Elbarrena futbol zelaian. 17:00etan, bizikleta ginkana antolatuko du haurrentzako Danena Txirrindularitza elkateak Joxe Arregi plazan, eta gauean, Ibontxo Gonzalezen omenezko XXVIII. Gau Krosa antolatuko da. 21:30ean haurren lasterketa hasiko da, 22:00etan gazteena eta 22:30ean helduena. Izena emateak irekita daude herrikrosa.eus webgunean.

Kirol Astea amaitzko, igandean Egarri Halterofilia Trofeoa jokatuko da Joxe Arregi plazan 12:00etan hasita, Danok Danena Halterofilia taldeak antolatuta. Arratsaldean, berriz, ohorezko kadeteen mailako Danena eta Hernani taldeen arteko futbol partida jokatuko da Elbarrenan 16:00etan, eta 17:30ean Ziotza eta Urnieta Pilota elkarteen arteko pilota norgehiagokak jokatuko dira Intxaur pilotalekuan.

Maite Amenabar alkateak Kiro Astea antolatzeko herriko kirol elkateek eta Udalak egindako ahalegina azpimarratu zuen. «Kirol Astea osasuna eta bizitza aktiboa sustatzeko aukera paregabea da, eta herriko elkarteek egindako lana funtsezkoa da horrelako egitarau oparoa aurrera eramateko. Udalaren izenean, eskerrik beroenak eman nahi dizkiet inplikatu diren eragile eta pertsona guztiei, eta herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu kirol asteaz gozatzera».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kirol Astea ospatuko dute Zizurkilen