Jubenil mailako Gipuzkoako xare txapelketaren azken partidak
A.N.
Asteazkena, 1 otsaila 2023, 00:13
Gipuzkoako Xare Txapelketa amaierara iristear da eta aste honetan jokatuko dira jubenil mailako finalerdiak eta finalak Irurako Ametsa trinketean. Bihar osteguna, 18:00etan, Maiza-Mujika bikoak Zabalegi-Lopetegi bikoaren kontra jokatuko du finalerdia; irabazleek, ostiralean, 19:00etan, finala jokatuko dute jada sailkatuta dauden Mendizabal-Heras bikoaren aurka. Faborito argirik gabeko bi partida izango dira.