Tolosa Goierri
Jaime Izquierdok azken liburua aurkeztuko du biharSaiakera honetan landa inguruneko herriei buruzko hausnarketa egiten du, naturaren erabilerari lotutako biztanleriekin
Amaia Núñez
AMEZKETA.
Asteartea, 25 azaroa 2025, 20:51
Jaime Izquierdo idazle asturiarrak 'Una nueva economía para la aldea del siglo XXI' ('Ekonomia berri bat XXI. mendeko herriarentzat') liburua aurkeztuko du bihar ostegunarekin Amezketako kultur etxean, 19:00etan. Landa-inguruneko herrixken etorkizunaz hausnartzen du Izquierdok saiaketa honetan. Aurkezpen ekitaldian Eneko Maioz Tolomendi Landa Garapen Elkarteko lehendakariak eta Mikel Arteaga Amezketako alkateak ere parte hartuko dute.
Izquierdo geologoa eta idazlea da eta landa eremuko balioen eta bizitzaren kontserbazioaren defendatzailea. Bihar aurkeztuko duen liburuan herrixken inguruko hausnarketa egiten du, naturaren erabilera kultuari lotutako populazio mota berezia bere esanetan.
Aldi berean, historian zehar landa, nekazaritza-ekosistema eta landa-paisaia garrantzitsuenak, arraza autoktonoak eta nekazaritza-biodibertsitatea osatzen duten interes agronomikoko milaka barietateak sortzearen eta osatzeaz arduratu dira herri hauetako biztanleak. Gaur egun, herrixka desagertzeko arriskuan dagoen populazio-mota bat da, eta haren gainbeheraren ondorioak ingurumen-arriskuen, sute handien, desoreka ekologikoen eta biodibertsitatearen galeraren bidez hautematen hasiak gara.
Hori dela eta, Izquierdoren ustez, teoria ekonomiko garaikide eta eguneratu bat behar da herrixkek bere funtzionaltasuna berreskuratu dezaten, baina, aldi berean, bere izaera propioa mantentzen ahalbidetuko duena, hau da herrixka ulertu eta natura zaintzen jakin zuten pertsonen berezitasunetara egokituak.
Haurreskolan izen-ematea
Haurreskolak 2024 eta 2025ean jaiotako haurrak izena emateko epea ireki du, gaurtik abenduaren 4ra arte. Izen-ematerako haurrak urtarrilean hasiko lirateke Haurreskolan. Beren seme-alabar Haurreskolara eraman nahi dituzten gurasoek edo legezko tutoreek online zein presentzialki aurkeztu beharko dute eskaera, Haurreskolan bertan.