Borrar
Indarkeria matxistari aurka egiteko Protokoloa sinatu zuten erakundeetako ordezkariak. A. U.

Indarkeria matxistari aurre egiteko protokoloa sinatu dute Anoetan

Herriko eragile eta erakunde ezberdinen arteko lanketaren emaitza da aste honetan sinatu duten dokumentua

Amaia Núñez

Anoeta

Asteazkena, 12 azaroa 2025, 20:45

Comenta

Indarkeriari aurre egin nahi dioten emakumeen eskura dauden baliabide eta baldintza egokiak bermatuko dituen koordinaziorako protokolo bat diseinatzeko prozesua martxan jarri zen duela sei urte. Urte hauetan egindako lanketaren emaitza asteazkenean sinatu zuten Udaleko zein prozesuan parte hartu duten erakunde ezberdinetako ordezkariek.

Prozesua 2019an abiatu zen, Udalak sustatuta, gizarteko «arazo estruktural» honi erantzuna emateko. Farapi Kooperatiba Elkarteak dinamizatu zuen prozedura. Bertan Anoetako Udalarekin batera, herriko eragileek eta Ertzaintzako eta Anoetako zein Tolosako osasun zentroetako ordezkariek parte hartu zuten. Hala ere, Covid-a zela eta sortutako osasun egoeraren ondorioz, Er-tzaintzako zein osasun zentroko ordezkarien parte hartzea bertan behera geratu zen. Baina, pandemia egoeraz haratago, herri mailan egindako lanketa «oso aberatsa» izan zela azpimarratzen dute Udaletik. Bertan parte hartu zuten herriko emakume aldeek, Anoetako Herri Ikastolako zuzendariak, udaleko teknikariek eta udalbatza osatzen zuten alderdietako zinegotziek.

Horrela, protokoloaren jarraipena egiteko 'Adi eta So!' Behatokia sortu zen 2021ean. Udaleko Parekidetasun sailak koordinatzen du eta bertan parte hartzen dute udalbatza osatzen duten talde politikoetako ordezkariek, udaleko teknikariek, Anoetako Herri Ikastolak eta herriko talde feministak. Urtean bitan elkartzen dira gutxienez, herriko festen aurretik eta urtea amaitu aurretik. Ohiko bilera hauez gain, eraso matxistaren bat gertatuz gero ere elkatzen dira, baita herritar batek beste nonbait eraso matxistaren bat jasanez gero, eman beharreko urratsak aztertzeko.

Behatokia martxan jartzearekin batera, Indarkeria Matxistari Aurre Egiteko Protokoloa onartu zuen Udalbatzak. Hala ere, herri mailako akordioa zen. Horregatik, erakundeen arteko arloa landu dute azken urteetan. Horren emaitza da aste honetan sinatu duten protokoloa. Aldi berean, Mahai Instituzional hau urtean bitan gutxienez (udaberrian eta udazkenean) elkartuko dela adostu dute, protokoloari jarraipena emateko helburuarekin

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Indarkeria matxistari aurre egiteko protokoloa sinatu dute Anoetan

Indarkeria matxistari aurre egiteko protokoloa sinatu dute Anoetan