Iker García pilotariak bi final irabazi ditu Lizarra eta Lakuan

Iker García eta Beñat Zubizarreta, Lizarran, eta Iker Gacría eta Ekhi Irribarria, Lakuan. /
Iker García eta Beñat Zubizarreta, Lizarran, eta Iker Gacría eta Ekhi Irribarria, Lakuan.

Lau pilota partida jokatuko dira gaur Igarondon

M.C. ELORZA IDIAZABAL.

Iker García pilotariak bi txapela jantzi zituen asteburuan. Larunbatean, Lizarran, 18-6 irabazi zien Zubizarreta eta García bikoteak Irribarria eta Lizeagari. Igandean berriz, Lakuan, Irribarria-Garcíak 16-6 irabazi zieten Amundarain eta Iztuetari.

Pilota kontuekin jarraituz, gaur, arratsaldeko 18:00etan pilota partiduak jokatuko dira Igarondo pilotalekuan. Hauek dira jokatuko diren partidak: Etxeberria-Artea/Aldasoro (Idiazabal)-Gorostidi; Apezetxea-Ibarluzea/Otegi-Agesta; Amundarain-Aramendia/Irribarria-Telleria; Amiano-Orbegozo/Arambarri-Olaiz.

Asteartean Igarondon jokatu ziren partiden emaitzak hauek dira. Infantilak:Apezetxea-Ibarluzea (18)/Etxeberria-Artea (13); Arambarri-Olaitz (18)/Arrillaga-Aramendia (10); Amiano-Orbegozo (18)/Arrizabalaga-Telleria (14).

Tertulian

'Tertulian' saio berri bat burutu zen asteartean eta hiru herritar, Haritz Imaz, Lide Larrañaga eta Iosu Urrestarazu, txirrindularitzaren munduaz aritu ziren. Lide Larrañaga 15 urterekin txirrinduarekin hasi zen bueltaka. Orain bost urte utzi zuten eta momentu honetan Caja Rural ciclismo profesionaleko taldean masajista da.

Iosu Urrestarazu 2008an hasi zen txirrindularitza munduan eta aurten utzi egin du txirrindua. Orain bere kabuz aritzen da mendi lasterketa, mendi duatloi etab.

Haritz Imaz zikloturistako afizionatua da eta txirrindu kontuetan laguntzen ibiltzen da. Hitzorduak bi orduko iraupena izan zuen eta amaitutakoan bertan bildu ziren lagunek txaloekin agurtu zituzten.

Kontzertua bihar parrokian

Bihar, 19:30etan, Petit Cantors del Principat D'Andorra taldeak kontzertua eskainiko du, Idiazabalgo Mikel Deunaren parrokian. Bira bat egiten ari dira Euskal Herrian zehar eta tartean, Idiazabalen abestuko dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos