Idiazabal
San Inazio eguna ospatuko da gaur eguerdian ermitanGaur, eguerdiko 12etan, San Inazio ermitan ospatuko da meza santua herriko kristau elkartearen eskutik, ohitura zaharrari jarraituz. Aurtengo ospakizunak badu berezitasunik, izan ere, meza Joxe Lizarralde apaiz pasiotarrak emango du, Atxisain baserrian jaiotako herritarra. Gaur egun Irunen dihardu apaizgintzan, pasiotarrek duten parrokian.
Ospakizun erlijiosoaren ostean, Udalak mokadutxoa banatuko du bertaratutakoentzat, eta ekitaldia herriko trikitilarien musikarekin girotuko da. Aurreko garaietako erromerien oroimenez, Kateako leku historikoan egingo da harrera hau.
San Inazio, herriko patroi handia izanik, egun berezia da herritarrentzat, eta urtero bezala, elkar topatzeko, oroitzeko eta ospatzeko aukera eskain-tzen du.