Pump Trucka berritzeko lanak egiten ari da Idiazabalgo Udala
IKER AIZPURUA
IDIAZABAL.
Ostirala, 21 urria 2022, 23:09
Aurreko astean hasi ziren Pilarreneako etxearen atzean kokatuta dagoen mendiko bizikletentzako Pump Truck izeneko gunea eraberritzeko lanak. Udaletik jakinarazi dutenez, «bizikletentzako zirkuitoan hobetze lanak egiten ari dira, pista egokitu eta erabilgarri egiteko». Urriaren amaierarako prest egotea aurreikusten dela adierazi dute.