Porrotarekin estreinatu zen Zelaako markagailua
IKER AIZPURUA
IDIAZABAL.
Osteguna, 10 azaroa 2022, 23:16
Areto futboleko mutilek, ostiralean, gaueko 22:30ean jokatu zuten Oñatiko Ingou coinbroker Aloña taldearen kontrako norgehiagoka Idiazabalen. Zelaako kiroldegiak markagailu berria estrenatu zuen partida hartan, baina, zoritxarrez emaitzak ez ziren onak izan izaldarrentzat. Garaipena txantxikuentzat izan zen 3 eta 4ko emaitzarekin. Izaldarren golak, Aimar Agirre, Iker Agirre 'Aizti' eta Imanol Irazustabarrenak egin zituzten.
Aste honetako partida gaur iluntzean jokatuko dute, 20:55etik aurrera. Norgehiagoka, Tolosako Uzturpe frontoian izango da eta Tolosako euskal eskola publikoaren Tolosala taldea izango dute aurkari.