Borrar
Altxaburue, Izalbizia eta Udaleko ordezkariak aurkezpenean. UDALA

Idiazabal

Mugikorrik gabeko ohiturak sustatzeko kanpaina martxan

Altxau Burue, Izalbizia elkartea eta Udala elkarlanean ari dira haurrei lehen mugikorra emateko adina atzeratzeko

J. ZABALA

IDIAZABAL.

Asteartea, 21 urria 2025, 20:32

Comenta

Haur eta nerabeen artean mugikorraren erabilerak duen eraginaz kezkatuta, herriko Altxau Burue ekimenak, Izalbizia merkatari elkarteak eta udalak indarrak batu dituzte kanpaina berri bati ekiteko. Helburua argia da: lehen mugikorra izateko adina atzeratzea eta nerabeen artean gailu digitalen erabilera arduratsua bultzatzea, lagunarteko harremanak eta kale bizitza indartuz.

Kanpaina honen barruan, herriko hainbat komertzio, taberna eta zerbitzu publikok haien telefonoak gaztetxoen eskura jarriko dituzte, behar dutenean erabili ahal izateko. Ekimenarekin bat egin duten establezimenduetan 'Gurea erabil dezakezu' dioen pegatina egongo da ikusgai, ate edo erakusleihoan jarrita. Horri esker, haur edo neraberen batek ustekabeko egoera edo larrialdiren bat izanez gero, gurasoekin harremanetan jarri ahal izango da bere mugikor propioa izan beharrik gabe.

Altxau Burue proiektua mugikorraren erabilera goiztiarrak eta honek dakartzan arrisku sozial eta emozionalek eragindako kezken ondorioz sortu zen. Antolatzaileen esanetan, helburua da «ohitura digitalen inertzia apurtzea» eta espazio publikoa eta harreman naturalak berreskuratzea. Izan ere, gero eta gehiago dira gurasoak seme-alaben pantaila denborarekin kezkatuta daudenak, eta herri mailako ekimen honek komunitate osoaren laguntza bilatu nahi du egoera horri buelta emateko.

Auzolana oinarri proiektuan

Herriko zortzi komertzio eta taberna, baita udal liburutegia eta frontoia ere, batu dira ekimen honetara. Guztira, 10 gune izango dira Idiazabalen non gaztetxoek bertako telefonoa erabil dezaketen. Modu horretan, herrian sare komunitario txiki bat sortu da, non elkarren zaintza, konfiantza eta auzolana oinarri izango diren.

Altxau Buruek azpimarratu du kanpaina hau lehen urratsa dela, eta etorkizunean beste jarduera eta ekimen batzuk antolatzeko asmoa dutela, mugikorrik gabeko nerabezaroa eta bizitza sozial aktiboagoa sustatzeko ideia indartuz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mugikorrik gabeko ohiturak sustatzeko kanpaina martxan

Mugikorrik gabeko ohiturak sustatzeko kanpaina martxan