Borrar
Josu Urrestarazu, pasa den asteburuan Durangon jokatutako mendi duatloiean. ZABALA

Idiazabal

Idiazabalgo lehen Mendi Duatloiak 100 kirolari baino gehiago bilduko ditu larunbat honetan

Lehiaketa 16:00etan hasiko da, eta herriko kale eta inguruko bidexketan zehar jokatuko da

Osteguna, 9 urria 2025, 20:23

Comenta

Kirol giro bizia gozatu ahal izango da larunbatean herrian. Mendi Duatloia ospatuko da lehenengoz, eta gainera, Euskal Herriko mendi duatloien zirkuituko proba ofizialen artean izango da. Ekitaldia Idiazabal Kirol Elkarteak antolatu du, eta azken egunotan 100 kirolari baino gehiago batu dira izen-emateetan, antolatzaileen aurreikuspen guztiak gaindituz. Lehiaketa 16:00etan hasiko da, eta herriko kale eta inguruko bidexketan zehar jokatuko da.

Probak hiru sektore izango ditu, eta guztira ia 23 kilometroko ibilbidea egingo dute parte-hartzaileek. Lehen atala 5,88 kilometroko mendi lasterketa izango da, 166 metroko desnibel positiboarekin; ondoren, 14,82 kilometroko mendi bizikleta ibilbideari ekingo diote, 698 metroko igoerarekin; eta amaitzeko, 2,18 kilometroko azken lasterketa izango dute, 64 metroko desnibelarekin.

Antolatzaileen esanetan, «ibilbidea zoragarria eta exigentea» izango da, herriaren inguruko xenda, pista eta bidetxurretan zehar banatuta, eta lehiakideek mendiko paisaia ederrez gozatzeko aukera izango dute.

Lehiaketa indibiduala izango da nagusiki, baina bikoteka ere parte hartzeko aukera egongo da, errelebo sistemaren bidez: parte-hartzaile batek korrika egingo du eta besteak bizikleta zatia. Aukera horrek proba 'irekiagoa eta dinamikoagoa' bihurtzen du, antolatzaileen iritziz.

Urrestarazu, etxean lehian

Herriko zaleek, gainera, etxeko faborito bat izango dute animatzeko. Josu Urrestarazu herritarra da une honetan Euskal Herriko mendi duatloien sailkapen nagusiko liderra, eta etxean lehiatuko du bere postua sendotzeko asmoz. Urrestarazuk proba osoa osatuko du, bai korrika bai bizikletako segmentuak eginez. Urrestarazuz gain ere, Xabi Agirre idiazabaldarra sasoian da, pasa den asteburuan Durango ospatutako proban hirugarren amaitu ostean, eta proba etxean jokatuta, aurreko postuengatik lehian egotea espero da ere.

Antolatzaileek aurreikusten dute probak herrian mugimendu handia ekarriko duela, bai parte-hartzaileen eta laguntzaileen aldetik, bai ikusleenengandik ere.

Ekitaldia, beraz, ez da soilik lehiaketa hutsa izango; herriko komunitatearentzat festa bat ere izango da.

Ibilbidea gainera herriko bidetxur eta inguruetan burutuko da, idiazabaldarrek eta ikusleek gehiegi mugitu gabe korrika eta bizikletaz burutuko diren sektoreetaz lehen pertsonan gozatu ahal izateko.

Bihar arratsaldean, beraz, Idiazabalgo kaleetan eta mendiko bidexketan kirolaren eta ilusioaren oihartzunak izango dira nagusi. Ibilbide erakargarria eta giroa bermatuta daude, eta festaz gozatzea baino ez da falta orain.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Idiazabalgo lehen Mendi Duatloiak 100 kirolari baino gehiago bilduko ditu larunbat honetan

Idiazabalgo lehen Mendi Duatloiak 100 kirolari baino gehiago bilduko ditu larunbat honetan