Borrar

Idiazabal

Herriko inauteriak bueltan izango dira bi eguneko egitarau erakargarriarekin

J. Z.

idiazabal.

Asteazkena, 26 otsaila 2025, 20:04

Comenta

Herriko inauteriak indar berrituta itzuliko dira aurten, herriko hainbat eragileren ekimenez. Guraso Elkarteak, Areto Futboleko Taldeak eta Gaztetxeak elkarrekin lan egin dute egitarau zabala prestatzeko, eta jai giroa berreskuratzea dute helburu.

Gaur ospatuko den Ostegun Gizenarekin emango zaio hasiera ospakizunari, 19:00etan egingo den kantu-jira mozorrotuarekin. Bihar, Ostiral Mehean, berriz, haurren mozorro desfileak hartuko du protagonismoa 14:30ean, eta arratsaldean kalejira, festa plaza, areto futboleko eskutik izaltukada, saskien zozketa eta mozorro onenaren saria izango dira. Iluntzeko 20:00etan, largeroa jotzeko txapelketa izango da, eta gauean, musika Gaztetxean.

Herritarren artean ilusio handia sortu du inauterien berreskurapenak, eta aurreikuspenen arabera, parte-hartze handia izango da. Festak, mozorroak eta herri-giroa nagusi izango dira herrian datozen egunetan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Herriko inauteriak bueltan izango dira bi eguneko egitarau erakargarriarekin