Borrar
Las diez noticias de la jornada

Idiazabal

Guzta eta Gari Garmendia, etxeko indarra ikusgai Aizarnazabalen

J. Z.

IDIAZABAL.

Viernes, 6 de junio 2025, 19:55

Herriko indarra eta tradizioa plazara aterako dira datorren ekainaren 14an, Aizarnazabalen egingo den harri-jasotze jaialdian. Arratsaldeko 18:30ean hasiko den ekitaldian (sarrera librea), bi herritar izango dira protagonista nagusiak: Xabier Aranburu 'Guzta' eta Gari Garmendia. Biak ala biak errekor saiakeretan arituko dira.

Guztak 'xiete harria' izango du aurrean. Bost minutuko saioan ahalik eta jasoaldi gehien egiten ahaleginduko da. Bestalde, Gari Garmendia 251 kiloko harriarekin neurtuko da, errektangular formako harriarekin, hiruzpalau minutuko saiakeran. Estefania Etxebestek osatuko du hirukote nagusia, 100 kiloko kopa harriaren erronkan arituz. Harri-jasotzeaz gain, aizkolarien erakustaldiak ere izango dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Guzta eta Gari Garmendia, etxeko indarra ikusgai Aizarnazabalen