Giro ederra Reala eta Idiazabalgo beteranoen lagunartekoan
Astelehena, 28 azaroa 2022, 23:03
Arizkorreta futbol zelaian giro ederrean jokatu zuten Realeko eta Idiazabalgo beterano taldeek lagunartekoa igandean. Bisitariek 8-0ko emaitzarekin irabazi zuten. Partida Real Sociedad Fundazioak antolatu zuen Txikitik Handira proiektuaren alde, Logikaginek babestua.