Idiazabal
Bikuña kalerako sarrera-irteera itxita lanengatikJ. Z.
idiazabal.
Astelehena, 10 azaroa 2025, 20:34
Aste honetan, Arraizene etxearen aurrealdean egingo diren lanak direla-eta, Bikuña kalerako sarrera eta irteera itxita egongo dira trafikoarentzat plazaren aurrealdean. Idiazabalgo Udalak jakinarazi duenez, sarrerak eta irteerak Errekarte etxearen ondotik egin beharko dira.
Udalak aurreikusten du lanek bi asteko iraupena izango dutela, eta herritarrei arretaz ibiltzeko eta seinaleztapenak jarraituz joateko eskatu die, segurtasuna bermatzeko eta eragozpenak ahalik eta txikienak izan daitezen.