Idiazabal
Aurtengo Gazta Azoka maiatzaren 3an eta 4an ospatuko duteSecciones
Servicios
Destacamos
Idiazabal
Aurtengo Gazta Azoka maiatzaren 3an eta 4an ospatuko duteJ. Z.
IDIAZABAL.
Jueves, 20 de marzo 2025, 21:03
Udalak antolatutako Gazta Azoka maiatzaren 3an eta 4an ospatuko dute aurten, eta, ohiko moduan, gaztagileen salmenta postuez gainera, artisauen azoka ere izango da herriko kaleetan. Bertan parte hartu nahi duten artisauek edota postua jartzeko interesa dutenek, eskaera orria bete eta Udaleko egoitza elektronikoaren bidez erregistratu beharko dute.
Eskaera egiteko, artisauek Ogasunean eta Gizarte Segurantzan zorrik ez izatearen ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte. Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 4ra arte egongo da zabalik, eta, beraz, interesa dutenek azkar egin beharko dute izena emateko.
Aurtengo Gazta Azoka, urtero moduan, herriko eta inguruko artisauen lana ezagutarazteko eta bertako produktuak sustatzeko aukera paregabea izango da. Gainera, bertaratzen diren herritar eta bisitariek, azokara gerturatzen dituzten produktuak dastatzeko aukera izango dute, ospakizun eta jaialdi jardunaldi batez gozatzen duten bitartean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.