Borrar

Ibarra

Udazkeneko produktuen sukaldaritza ikastaroa antolatu du Hauspoak

Amaia Núñez

ibarra.

Larunbata, 18 urria 2025, 21:07

Comenta

Sukaldaritza tailerra emango du Miriam Ortiz sukaldariak Hauspoa elkarteak eta Ibarrako Udalak antolatuta. Udazkeneko menuak egiten erakutsiko du.

Ikastaroaren bi saio antolatu dira, bata azaroaren 6an eta bestea 13an. Ibarrako Kirol Elkartean emango dira, 18:15etik 20:15era eta joan nahi dutenek bi egunetako bat aukeratu beharko dute. Izena ematea Kultur Etxean egin beharko da. Ikastaroaren prezioa 5 eurokoa da, egunean bertan ordaindu beharko dena.

Kontzertua ostiralean

Datorren ostiralean Enrike Solinís eta Euskal Barrok Ensemble taldeak 'Zubinea' diskoa aurkeztuko dute San Bartolome elizan. Emanaldia 19:00etan hasiko da. Diskoak Solinisek konposatutako piezak jasotzen ditu, doinu tradizional eta zaharretan oinarrituta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udazkeneko produktuen sukaldaritza ikastaroa antolatu du Hauspoak