Borrar
Garaipenarekin lidertza egonkortu du Lauburu Ibarrak. Lauburu

Ibarra

Lidergoa sendotu du CMO Valves Lauburu Ibarra areto futbol taldeak

Lehen zatiko 0-0 berdinketari itzulia eman zioten Victorren hat-trickak lagunduta

Amaia Núñez

Ibarra

Astelehena, 1 abendua 2025, 20:30

Comenta

Jardunaldi borobila izan zuen CMO Valves Lauburu Ibarrak. Sailkapeneko lidertza sendotzeaz gain, gero eta zaletu gehiagoren babesa dute partidetan. Pasa den asteburuan, harmailetatik jasotako berotasunak partiduari irteera bilatzen lagundu zien.

Azken bi denboraldietan Mikel Diestroren mutilek ezin izan dute Zierbena mendean hartu eta, hortaz, argi zuten aurrean talde gogorra izango zutela. Aurreikusi bezala, bizkaitarrek argi utzi zuten hasieratik zaildu zuen moratuen jokoa. Defentsa zonalarekin, ibartarrei aukerak sortzea oztopatu zuten eta beraienak izan ziren aurkera argienak lehen zatian. Lehenengo zatian intentsitate handiko norgehiagoka ikusi zuten zaleek. Bi taldeetako atezainek dena gelditu zuten eta ezohiko 0-0 berdinketarekin iritsi ziren atsedenaldira.

Bigarren zatia, berriz, golen festa izan zen. Rafak ireki zuen markagailua 22. minutua 1-0a jarrita, baina bi minutura gauzak okertzen hasi ziren. Morandok bigarren txartel horia ikusi zuen eta ibartarrak jokalari bat gutxiagorekin geratu ziren. Nahasmen momentu horretan, Victorrek bere lehen gola egin zuen, norbere atean halabaina. Hala ere, segituan eman zion buelta egoerari Víctor berak, 10 metrotatik, moratuak markagailuan aurreratuaz berriro.

Gutxi iraun zuen honetan ere abantailak, Raúlek berdinketa ezarri baitzuen berriro. Víctor izan zen bigarrenez ibartarrei aurrea eman ziena hamar metroko beste jaurtiketa batean. Hortik aurrera etxekoen erasoak geldiezinak izan ziren.

Gorkak 4-2koa jarri zuen bularrez, talde-jokaldi ederrari amaiera emateko eta Victorren hat-trick-ak abantaila handitu zuen. Gorkak egin zuen moratuen azkena. Hala ere, Zierbenak ez zuen amore eman eta, etxekoen desoreka batzuk aprobetxatuz, Raul eta Ekaitzen tantoekin txikitu zuen tartea, 6-4ko azken emaitzara iristeko. Amaiera erlaxatu samarra izan zen, baina urrezko hiru puntuak arriskuan jarri gabe.

Garaipen honekin, sailkapeneko lidertza egonkortu zuten. Taustek galdu eta San Cristobalek berdindu ostean, Diestrok gidatutako taldeak 5 puntuko aldea ateratzen dio bigarren sailkatuari.

Filialaren berdinketa

Lehen taldearen norgehiagokaren aurretik, Txubel eta Garmenek zuzentzen duten bigarren taldeak meritu handiko 3-3 egin zuen Usansoloren aurka, Belabietan sentsazio oso onak utzita. Puntu honek jaitsiera postuetatik kanpo mantentzea ahalbidetu du taldeari.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lidergoa sendotu du CMO Valves Lauburu Ibarra areto futbol taldeak

Lidergoa sendotu du CMO Valves Lauburu Ibarra areto futbol taldeak