Ibarra
Kultur lantegietan izena emateko epea urriaren 10era bitartean luzatu daA. N.
ibarra.
Asteartea, 30 iraila 2025, 20:29
Ikasturte honetarako antolatutako kultur lantegi ba-tzuetan plaza libreak geratu direnez matrikulazio epea amaitutakoan, epea urriaren 10era bitartean luzatu du Udalak horiek betetzeko aukera emateko. Oraindik izena eman daiteke pintura, altzariak berritzea eta aldatzea, egur taila, tai chi II (sakontzea) eta zuri-beltzeko marrazketan.
Interesdunek udal zerbitzu telematikoen bidez edota kultur etxera bertaratuta izena eman ahalko dute. Informazio gehiago: www.ibarra.eus edota 943 67 03 99 telefonoan (kultur etxea). Lantegiak Kultur Etxean emango dira, urritik ekainera bitartean.