
Ibarra
Euskal Herriko sokatira txapelketa jokatuko dute igande honetan Belabieta kiroldegianSecciones
Servicios
Destacamos
Ibarra
Euskal Herriko sokatira txapelketa jokatuko dute igande honetan Belabieta kiroldegianTalde mixtoen arteko Euskal Herriko Sokatira Txapelketako finala jokatuko dute Belabieta Kiroldegian igandearekin. Jardunaldia 11:30ean hasiko da eta sei talde arituko dira lehian, 580 kiloko mailan: Abadiño, Badaiotz, Berriozar, Beti-Gazte, Ibarra eta Txantrea. Talde bakoitzean lau neska eta lau mutil arituko dira.
Datorren larunbatean, martxoaren 29an, 'Irute' emanaldia eskainiko dute Belabieta kiroldegian, Hauspoa elkarteak antolatuta, Alurr dantza taldearekin elkarlanean. Jagoba Astiasaran, Xabier Zeberio eta Iñar Sastre musikariek zuzenean joko dute, eta, gainera, Alurr dantza taldeko 22 gaztek Nagore Zabalak ekitaldirako sortutako koreografia dantzatuko dute. Emanaldirako sarrerak salgai daude 5 eurotan Zubiaurre eta Danon Txokoa tabernetan, eta kultur etxean.
Astelehenean, martxoaren 24an, odola emateko hitzordu berri bat antolatu du Ibarrako Odol Emaileen delegazioak. Odola emateak anbulategian egingo dira 17:30etik 21:00etara. Joan nahi dutenek hitzordua hartzea gomendatzen dute aurrez 943 007 885 telefonora deituta edo gotatanta.eus webgunearen bidez.
Uemak abizenak euskalduntzeko kanpaina jarri du martxan, horrela, euskarazko abizenak erdal grafiarekin idatzita dituzten herritarrek aldatzeko aukera dute. Ibarran, aldaketa bake epaitegian eskatu behar da. Bulegoa udaletxean dago eta asteazkenetan 9:00etatik 11:30era, eta ostegunetan eta ostiraletan 9:00etatik 14:00etara dago irekita.
Eskaera egiterakoan nortasun agiriaren fotokopia, jaiotza ziurtagiria, errolda agiria eta, ezkonduta edota seme-alabak dituztenen kasuan, familia liburua eraman beharko dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.