Ibarra
'Eguberri kontuak' ipuin kontaketa saioa eskainiko da bihar Kultur EtxeanAmaia Núñez
ibarra.
Asteazkena, 18 abendua 2024, 20:19
Gabon gauerako egun gutxi geratzen direnean, bihar ostirala, 'Eguberri kontuak' kontaketa antzeztua eskainiko du Itziar Sanez de Ojerrek. Saioko gai nagusia Eguberria izango da eta 50 minutu inguruko iraupena izango da.
Gaztainak erretzen dituen bitartean, Itziarrek bere amonagandik jasotako Eguberritako ipuin eta kontakizunak azalduko dizkie ikusleei: garai bateko sinismenak, Eguberrietan Euskal Herrian zehar egiten ziren errituak, gure ahozko tradiziotik jasotako kontu eta kantuak, eta abar. Adin guztietako ikusleei zuzendutako ekitaldia da.