Ibarra
CMO Valves Lauburu nagusitu zen Otxarbateren aurkako derbianIbartarrek etxean utzi zituen puntuak Chuckyren hiru golekin
Belabietan kiroldegiak arratsalde zirarragarria bizi zuen asteburuan. CMO Valves Lauburu Ibarra eta Otxarbateren arteko derbiak harmailak zaletuz bete zituen, giro ezin hobea sortu zutenak denboraldiko hamagarren jardunaldian. Ibartarrak hasieratik nagusitu ziren norgehiagokan, Unax eta Morandoren bajak gainditzeko ideiarekin.
Lehenengo momentutik aldeko markagailua jarri eta eutsi zuten. Partidako lehen jokaldian Chukyk markagailua irekitzeko aukera aprobetxatu zuen, eta ia jarraian, Gorka Ruizek bigarrena egin zuen. Mikel Diestroren mutilek maila handiko bost minuturekin hasi zuten norgehiagoka, zehaztasunez eta agintaritza handiz.
Hala ere, Otxartabe bere lekua hartzen joan zen, baloiaren jabetza eskuratuz eta Markosen ate inguruan arriskua sortuz. Horrela, lehen zatia amaitu aurretik Ivan eta Martosek berdinketa jarri zuten markagailuan. Momentu horretan, bi taldeek kalitate tekniko handia erakutsi zuten eta derbia bietako edonork eraman zezakeela argi geratu zen.
Bigarren zatiaren hasiera erritmo biziarekin hasi zen. Nagusitasuna bi taldeen artean aldatzen joan bazen ere, ikusleek joko dinamikoa eskertu zuten. Gutxira, Pol-ek aurretik jarri zituen ibartarrak eta, bost minutu beranduago, Chukyk bere bigarrena sartu zuen.
Otxarbate ez zen atzean geratu eta estutzen jarraitu zuen. Chukyk bere hirugarren golarekin borobildu zuen arratsaldea. Bisitariek bosteko jokoarekin eran-tzun zuten eta, handik minutura, Mustaphak hirugarrena igo zuen markagailura eta 33. minutuan Mauriziok laugarrenarekin larritasuna iritsi zen.
Otxartabek gogor estutu bazuen ere, ibartarrek defentsa-lan izugarria egin zuten garaipena ziurtatzeko. Emaitza honekin CMO Valves Lauburu taldeko sailkapeneko líder doa, 23 punturekin, Acontebro Tausterekin berdinduta, bai puntuei bai garaipen eta berdinketei dagokienean. Larunbat honetan Ribafrecha izango du aurkari. Errioxan garaipenen bolada luzatzen saiatuko dira.