Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Ikastaroa amaitzeko gaueko behaketa egingo dute. O. U.
Astronomia ikastaroa emango du Aranzadi Zientzia elkarteak maiatzean

Ibarra

Astronomia ikastaroa emango du Aranzadi Zientzia elkarteak maiatzean

Kultur etxean eskainiko dira hiru saio eta gaueko behaketa bat ere egingo dute ikasitakoa praktikan jartzeko

Amaia Núñez

Ibarra

Sábado, 26 de abril 2025, 19:56

Gauean zerura begiratu eta izarrak zein konstelazioak identifikatzen saiatzea denborapasa ohikoa da udako gau oskarbietan. Horrela, Aranzadi Zien-tzia elkarteko Astronomia saileko kideek ikastaroa emango dute Ibarran maiatzean. Lau saioko tailerra izango da eta parte hartu nahi dutenek bihartik aurrera izena eman dezakete Kultur Etxean. Ikastaroa hamasei urtetik gorako pertsonei zuzendua dago. Informazio gehiagorako 943.670.399 telefonora deitu daiteke.

Teoria eta praktika uztartuko dituzte ikastaro honetan Aranzadiko kideek. Lehenengo hiru saioak Kultur Etxean emango dira 19:00etatik 20:30etara. Maiatzaren 21ean, asteazkenarekin, 'Zerua ezagutzen' izenburupean, konstelazioak zer diren, zertarako balio duten ikasiko dute, baita planisferio bat zer den eta nola erabiltzen den.

Hurrengo saioan, maiatzaren 26an, astelehenean, 'Orientazio astronomikoa' izango dute hizpide. Bertan, eguzkia, izarrak eta iparrorratzarekin Garai batean nola orientatzen ziren erakutsiko dute eta iparrorratz bat egingo dute. Hirugarren egunean, maiatzaren 28an asteazkenarekin, proiekzio baten bitartez konstelazioak zer diren ikasiko dute parte hartzaileek, garrantzitsuenak ezagutuko dituzte eta, amaitzeko, aterki batean planisferio bat egingo dute.

Astronomía tailerrari amaiera emateko, maiatzaren 30ean, ostirala, gaueko behaketa egingo dute. Horretarako, argi artifizial gutxiko gune batean elkartuko dira 23:00etatik aurrera. Lehenengo teleskopioekin zeruaren behaketa egingo dute eta, ondoren, ikusten denaren inguruko azalpen eta xehetasunak emango dituzte Aranzadiko kideek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Astronomia ikastaroa emango du Aranzadi Zientzia elkarteak maiatzean