Ibarra
Antsietate-egoerak kudeatzen laguntzeko tailerra gazteentzatBadabidebat elkarteak eskainiko du azaroaren 15ean
A. N.
ibarra.
Astelehena, 3 azaroa 2025, 20:58
Treba Gazteak egitasmoaren baitan, gazteei zuzendutako 'Stop antsietatea' tailerra eskainiko dute azaroaren 15ean, larunbatean. Ikastaroa Badabidebat elkarteak eskainiko du Gaztezulon, doan, 16:30etik 19:30era. Gazteriaren osasun mentalaren eta bereziki antsietate-egoeren prebentzioan laguntzea du helburu.
Ikastaroa 17 eta 24 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Bertan, antsietatea ezagutzen eta kudeatzen lagunduko dieten ezagutzak eta tresnak eskainiko zaizkie, esperientziak trukatzeko eta egoera normalizatzeko gune seguru bat sortuz. Lantegi moduan emango da ikastaroa. Hainbat talde-dinamika eta material didaktiko erabiliko dituzte parte hartzea sustatzeko. Parte hartu nahi dutenek https:// gip.eus/0sfrj estekaren bidez eman dezakete izena.