Borrar
Herriko ekoizleen produktuak sustatzea du helburu proiektu berriak. A. U.

Amezketa

Herriko produktuak sustatzeko Elikalur elkartea aurkeztuko da ostiral honetan

Gainera, igande honetan Perie ospatuko da, artisautza eta herriko produktuen salmenta eta musikarekin

Amaia Núñez

Amezketa

Asteazkena, 5 azaroa 2025, 20:29

Comenta

Lehengo urtean bertako produktuen eta elikaduraren inguruko hausnarketa prozesu bat jarri zuten martxan herriko ekoizleek eta Udalak elkarlanean. Ostiral honetan, parte hartze prozesu horren lehenengo emaitza aurkeztuko da, Elikalur elkartea.

Azken hilabeteetan burututako prozesuak ekoizle, herritar eta erakundeen arteko elkarlana funtsezkoa dela ondorioztatu du, ekintza ezberdinak sortu eta bultzatuko dituena, bai azokak, produktuen merkaturatzea, komunikazioa, edota elikadura eta erosketa ohituren inguruko hausnarketak. Hori guztia bateratuko du Elikalur elkarte berriak, etorkizunerako ekimenak eta bide berria sortzea baitute helburu, herri proiektu honetan. Elkarte berria bihar aurkeztuko da, 18:00etan Amezketako Kultur Etxean.

Amezketan azken urteetan sortu diren baserria eta bertako produktuen ekoizpenarekin lotutako ekintzailetza proiektuak balioan jarri eta sustatzeko ekimena hasi zuen Udalak, 'Baserria ta Amezketa, elikadura baino+' lemapean. Prozesu parte hartzailea egin zen, ekoizleekin lehenengo, eta herritarrekin ondoren.

Ekimenak arlo ezberdinen inguruko hausnarketa bideratu du, Amezketaren etorkizuna erdigunean jarrita, besteak veste, bertako produktuak eta ekonomia bultzatzea, herriko paisaia zaintzea, elikadura burujabetza, produktuen kalitatea eta jasangarritasuna.

Elikalur elkartearen aurkezpenaren ondoren, DBH4ko ikasleek antolatutako talo-jatea egingo da, ikasbidaiarako dirua biltzeko asmoz. Larunbat honetan, berriz, Goazen telesailaren denboraldi berria estreinatuko da. Lehenengo kapituluaren aurre-estreinaldia herrian bertan ikusteko aukera egongo da. Pernando Amezketarra kultur etxeko aretoan, 18:00etan.

Igandean Perie

Azaroko bigarren asteburuan ohikoa den bezala, Amezketako Perie ospatuko da igande honetan. Azoka berezia egongo da goiz guztian plazan. Produktu aukera zabala egongo da, bereziki artisautza eta tokiko produktuak. Musika eta jan-edana ere ez da faltako. Eguraldi txarra egingo balu frontoian antolatuko da azoka.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Herriko produktuak sustatzeko Elikalur elkartea aurkeztuko da ostiral honetan

Herriko produktuak sustatzeko Elikalur elkartea aurkeztuko da ostiral honetan